Azken urtetan egin izan den moduan, aurten ere San Martin eguna ospatu dugu kultur parkean. Aurten igandea zenez, ospakizuna ostiralean egin genuen.

Eguraldia lagun, 11:15etan genuen hitzordua lehen prestaketa lanak egiteko. Odolkia, txorizoa, tortilak, sagardoa, ardoa… ez zen deus ere falta izan lorategian ipini genituen mahaietan.

12etan enpresa ezberdinetako lankideak elkartu ginen, eta jakien inguruan hamabitako ederra hartu genuen eguzkipean.
Ondoren, Euskaraldiari gure atxikimendua adierazteko hamaikako talde argazkia egin genuen guztiok batera.
Aurten ere dotore ospatu genuen gure eguna!

Parkearen eguna 2018