Otsailaren 15ean, 11:00etan, Enpresarean TB-ko zuzeneko berri bat izango da: Grupo Gismako Miren Tardáguilak enpresetan Berdintasun Plana ezartzeko gakoak emango dizkigu.

Berdintasun Plan baten helburua da egoeraren azterketaren bidez hautemandako desorekak zuzentzeko, erakundearen egitura eta kudeaketa-praktika guztietan emakumeen eta gizonen parte-hartze orekatua lortzea.

2021eko urtarrilean onartu zen legedi berriaren arabera, 50 langile baino gehiagoko enpresa guztiek izan beharko dute Berdintasun Plan bat. Grupo Gismako Berdintasun Departamentuan enpresei aholkularitza eskaintzen diete Berdintasun Plana erraz ezartzeko.

Hemen jarraitu ahal izango da zuzenekoa eta galderak ere egin ahal izango dira: https://enpresarean.eus/enpresarean-tb/hurrengoak