Jose Ignacio Hernández AEG Ikastetxeko zuzendaria izango da Enpresarean TB kanalean, martxoaren 29an, 11:00etan. 30 urte baino esperientzia zabalagoa duen Lanbide Heziketako eskola da Donostiako AEG Ikastetxea.

Azken urteotan berrikuntzarako pauso handiak eman dituzte: metodologia berriak barneratu dituzte, hizkuntza plana garatzen ari dira, ekintzailetasun programa abian dute eta ikasketetan eskaintza duala eskaintzen dute, besteak beste. Gai horiek eta gehiago azalduko ditu Hernándezek Enpresarean TB-ko hitzaldian.