Kultur parkeak hainbat bulego eta erabilera anitzeko gune ditu alokagai.


 01_botoia       02_botoia      03_botoia


 

Lokalak errentan

 aretoak

Baldintzak

Kultura edo euskara alorreko erakundea izatea, edozein dela ere bere izaera juridikoa.

Euskaraz lan egitea. Eta hala ez bada, euskaraz funtzionatuz joateko konpromisoa hartzea.

 

  • Bakoitzak behar dituen metroak alokatuko ditu.
  • Buruntzape SLk bezeroak nahi duen lokala lau paretarekin itxita eta sarrera batekin entregatuko du, betiere barrukoa antolatzea bezeroaren gain izango da.
  • Argindarra alokatutako espazioraino eramanda utziko da, argiteria jarrita –moldatzeko moduan- eta entxufe eta gainoerakoak norberaren kontura, beharren arabera egokitzeko. Kontratazioa ere norberaren esku egongo da.
  • Telefono hartunea alokatutako espazioraino eramango da. Hortik aurrerako instalazioa eta kontratazioa bezeroaren gain geratuko dira.
  • Girotze sistema jarrita edukiko du alokatutako lokalak. Buruntzape SLk estandarra jartzeko konpromisoa hartu du; hortik gorakoa nahi duenak bere gain hartu beharko du.

 

Aretoak bilera, batzar eta ekitaldietarako

 

 aretoak.3

 

Aukerak

Tamaina

Prezioa

Kanpokoentzat

Parkekoentzat

A aukera
(areto1)

35 m²( tamaina honetako lau areto
egin daitezke), 25 pertsona

140

70

B aukera
(2 areto)

70 m² ( tamaina honetako areto bat egin daiteke), 50 pertsona

200

100

C aukera
(3 areto)

105 m² ( tamaina honetako areto bat egin daiteke), 75 pertsona

260

130

D aukera
(4 areto)

140 m² ( tamaina honetako areto bat egin daiteke) 100 pertsona

320

160

 

Eskaera orria

 

Coworking gunea

 

Aukerak

Prezioak

Lan mahaia

100 euro

Bulegoa (19 metro karratu)

200 euro

Gunearen ezaugarriak eta baliabideak:

  • 6 mahaik eta bulego batek osatzen dute gunea.
  • Bulegoak guztira 85 metro karratu ditu.
  • Lan mahaia, bilera gunea, artxiborako altzariak, inprimagailua, internet konexioa eta argindarra eskaintzen dira.

 

Zerbitzu orokorrak

  • Martin Ugalde Kultur Parkeak hainbat bilera gela izango ditu, eta bertan kokatutako enpresek haiek erabili ahal izango dituzte prezio berezian (atal horretara lotura jarri)
  • Martin Ugalde Kultur Parkeak izango duen Balioanitzeko Aretoa ere erabili ahal izango da.
  • Denok erabiltzeko diren espazioak garbitzea Buruntzaperen esku geratuko da.
  • Parkeko zelai, lorategi eta gainontzekoen zaintza Buruntzape SLren egitekoa izango da. Gaueko zaindaria ere badu parkeak.
  • Parkeko langileek bertako jangela erabili ahal izango dute.
  • Parkeko langileek bertako aparkalekua erabili ahal izango dute.

 

KULTURA EZ BAITA BOTATZEKOA

zero_zabor2

Zero zabor helburu, hondakinen sorrera murriztu eta sortutako

hondakinak balioztatzeko neurriak hartzen ditugu, kultura helburu, sorkuntza eta zabalpena lantzen ditugun bezala

 

 

Informazio gehiago eta argibideak

martinugalde@kulturparkea.eus