martin ugalderen lan digitalizatuen banerra

Martin Ugalde Kultur Parkeko Aretoen Alokairua: Zure Hurrengo Ekitaldirako Leku Perfektua.

Bilera, batzar, edo prentsaurreko bat antolatzeko toki egokia bilatzen ari zara? Gure instalazioak zure beharretara egokitu daitezke, eta ingurune inspiratzaile eta lasai batean kokatuta daude. Areto Anitzeko Aukerak: Gure parkeak hainbat areto ditu alokairuan, eta horiek guztiek teknologia modernoenak eta beharrezko azpiegiturak dituzte edozein motatako ekitaldiak egiteko. Prentsaurrekoak, tailerrak, hitzaldiak, eta bestelako ekitaldi korporatiboak antolatzeko […] Irakurri gehiago

Alokairurako Lokal Hutsa Martin Ugalde Kultur Parkean

  Euskaratik eta euskaraz lan egin nahi al duzu? Lanleku lasai baten bila zabiltza? Martin Ugalde Kultur Parkean aukera paregabea eskaintzen dizugu: gure bulegoetako bat hutsik geratu da eta zure erakundearentzat egokia izan daiteke!   Gure parke kulturalak, euskararen eta kulturaren aldeko lana egiten duen erakunde baten etxea izan nahi du. Hori dela eta, lokal […] Irakurri gehiago

Mendebaldeko Sahara, 50 urteko borroka

  Kristina Berasain kazetariak idatzi duen Sahara, herri bat erresistentzian liburutik abiatuta, Sahara ondo ezagutzen duten lau hizlarik, kazetariarekin batera, Sahararen gaur egungo errealizatea azalduko dute.

Klima aldaketa mintzagai, Martin Ugalde foroan

Inor gutxik jartzen du zalantzan gaur egun mundua ekologia eta klima krisi betean dela. Azken zortzi urteak neurtutako beroenak izan dira, eta, neurri zorrotzak hartu ezean, baliteke munduan milioi bat espezie galzorian geratzea.

Martin Ugalde beka: 2022rako deialdia zabalik

Zabalik da Martin Ugalde bekarako proiektuak aurkezteko epea. 2022rako beka deialdiaren gaia izango da “Martin Ugalde Orradreren ekarpena Euskal Herriari eta euskal kulturari, berak landutako eremuetako edozein kontuan hartuta”. Oinarriak eta xehetasun guztiak bertan irakur ditzakezu.

Amatasunaren inguruko solasaldia MU foroan: “M ama* eme* ume*”

Haurdunaldia, erditzea, erdiondoa, umearen zaintza… tradizioz emakumeei egokitu zaizkien eginkizunak dira denak ere, batzuk biologiaren indarrez, beste batzuk gizartearen antolamenduaren ondorioz. Amatasuna instituzio gisa emakumezkoen autonomiarako muga, haien garapenerako traba eta askatasunerako oztopo izanik ere, ezin da ukatu, era berean, haur bat mundura ekartzea, bere zailtasun, min eta neke guztiekin ere, esperientzia guztiz eder eta […] Irakurri gehiago

Aurten ere, parkea Korrikarekin bat

Goizeko 9:09tan heldu da parkera 22. Korrika, eta Martin Ugalde Kultur parkeak aurten ere bere hazitxoa jarri nahi izan du euskararen aldeko ekimenean. Eguraldia lagun, ordurako parkeko eragile guztietako lankideak zain geunden kanpo aldean, lekukoa noiz iritsiko. Jende andana eta euskalgintzako erakunde ugari batera.