“Tira ahala tira” ikus-entzunezkoa youtuben irekian dago ikusgai.

Danele Sarriugarte, Kattalin Miner, Maria Maya eta Maddi Altunak Martin Ugalde bekaren laguntzarekin sortutako lana da.

Berria fundazioak, elkar fundazioak, Jakin fundazioak eta Martin Ugalde kultur parkeak, Andoaingo Udalaren laguntzarekin, 2017ko maiatzean egin zuten Martin Ugalde bekaren deialdia honako gai hau ikertzeko: Euskaldunon Egunkaria-k eta Berriak genero gaietan zer eragin izan duten. Aipatutako ikus-entzunezko lana da bekaren emaitza.

Ikus eta gozatu!