Heldu da helmugara 21. Korrika, eta Martin Ugalde Kultur parkeak aurten ere bere hazitxoa jarri nahi izan du euskararen aldeko ekimenean. Aurten Korrika gauez pasa da Andoaindik, apirilaren 12an goizeko 2:30 aldera zehazki. Kultur parkeak bere kilometroa izan du, eta hantxe izan zen lekukoaren zain Ioritz Luis Aranburu, parkeko atezaina.

Pozaren pozez, irrifarra ahotik kendu gabe osatu zuen egokitutako ibilbidea, herriko eta Berriako lankideekin batera.

Amaitu du bidea 21. Korrikak, Gasteizen, Andre Maria Zuriaren plazan. ‘Klika’ leloarekin lotuta, egitera, eragitera eta eginaraztera deitu du Maialen Lujanbiok. Hark idatzi du egunotan lekuko barruan joan den mezua.

Bertsotan hasi du irakurraldia Lujanbiok:

“Euskara gaur egun arte
ta Gasteizaino Korrika
ekarri dugunoi biba
gora, eutsi, goza, klika!”