Mugimendu feministak greba deialdia egin du aurten martxoaren 8rako; lan munduari ez ezik, hezkuntzari, pentsionistei, zaintzari eta kontsumoari ere lotutako lanuztearekin bat egin zuten Martin Ugalde kultur parkeko emakumeek ere. Eragile ezberdinetako emakumeak bilduta, neurri ezberdinak adostu ziren egun horretako erreibindikazioekin bat egiteko.

Batetik, emakumeek lantokian egiten duten lana ikusterazteko, eragileen sarrera nagusietan sarrerako ateetan kartelak jari genituen. Halaber, emakumeen lanpostuetan kartelak jarri ziren, eurek utzitako hutsunea irudikatzeko.

Martxoak 8an emakume batzuk parkera etorri ez zirenez, bezperan, hilak 7an, ostegunarekin, bertako emakume langileon argazkia egin genuen.

Mrtxoak 8an bertan parkean 60 bat emakume elkartu ziren protesta ekintza ezberdinak burutzeko. Lorategian elkartu ondoren, manifestazio/itzuli zaratatsua egin zuten parkean itzulia eginaz. Pankartak ere egin genituen, honako leloarekin: “KULTUR PARKEKO EMAKUMEOK PLANTO!”. 11:30ean, Andoaingo Goiko plazan antolatutako elkarretaratzerarekin bat egin zuten.