Martin Ugalde Korrikan

Korrika2019-MartinUgalde

Heldu da helmugara 21. Korrika, eta Martin Ugalde Kultur parkeak aurten ere bere hazitxoa jarri nahi izan du euskararen aldeko ekimenean. Aurten Korrika gauez pasa da Andoaindik, apirilaren 12an goizeko 2:30 aldera zehazki. Kultur parkeak bere kilometroa izan du, eta hantxe izan zen lekukoaren zain Ioritz Luis Aranburu, parkeko atezaina. Pozaren pozez, irrifarra ahotik kendu […] Read More

TIRA AHALA TIRA ikus-entzunezkoa youtuben ikusgai

“Tira ahala tira” ikus-entzunezkoa youtuben irekian dago ikusgai. Danele Sarriugarte, Kattalin Miner, Maria Maya eta Maddi Altunak Martin Ugalde bekaren laguntzarekin sortutako lana da.

Aurten ere, martxoak 8an MU parkeko emakumeok, planto!

Mugimendu feministak greba deialdia egin du aurten martxoaren 8rako; lan munduari ez ezik, hezkuntzari, pentsionistei, zaintzari eta kontsumoari ere lotutako lanuztearekin bat egin zuten Martin Ugalde kultur parkeko emakumeek ere. Eragile ezberdinetako emakumeak bilduta, neurri ezberdinak adostu ziren egun horretako erreibindikazioekin bat egiteko.

TIRA AHALA TIRA, MU bekarekin egindako lana aurkeztu da

«Egunkari batek, txikia izanda ere, mundua alda dezake». Bideoak harien jolasa erakutsi du. «Korapilo eta aingura. Harilkatu beharreko gaia da feminismoarena». «Feminismoa ez da amaitzen; ez da estadio bat, praktika bat baizik».

Zuzenekoa Enpresarean TB kanalean

Lotura kooperatibako Idoia Iradi eta Dani Hernandez izango ditugu Enpresarean TB kanalean. Zuzenekoa eskainiko dute ostiralean, martxoak 15, 11:00etan.

Foroan, Euskaraldia: aktibazioaz, elkarlanaz eta hizkuntza ohiturez

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra hizkuntza ohiturak aldatzeko itzelezko ariketa egin zen Euskal Herriko lurralde guztietan. 225.000 lagunek Euskaraldian parte hartu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko prestutasuna azaldu zuten iaz. Hori horrela gerta zedin ehunka herritan eta entitatetan lan-taldeak sortu dira, lankidetzan oinarritutako lantaldeak.