Ohitura onei jarraiki, Martin Ugalde Eguna ospatu genuen pasa den ostiralean parkean.  Eta aurten ere, giro aparta izan genuen. Eguardiko 12:00ak aldera elkartu ginen parkeko hall-ean ‘hamabitakoa’ egiteko. San Martin eguneko ohiko jaki eta edariez gain, parkeko langileek eginiko sagar zukua eta gazta ere dastatu genituen. Baita ederki gozatu ere!

Amaitzeko,  bertaratutakoek, guztion artean osatutako parkearen hamabosgarren urteurreneko gehigarria eskuratu ahal izan genuen.

Tortilek gatza faltan izan ez balute, egun borobila! ;). Mila esker bertaratu zineten guztiei.

Ikusi argazki galeria (Argazkilariak: Lara Madinabeitia eta Ane Fernandez)