Datorren azaroaren 8an jakinaraziko da, asteazkenarekin, 2017ko Martin Ugalde bekaren proiektu sariduna. Ekitaldian, ‘Hedabideak eta generoa. Begira batzordea’ hitzaldia emango dute Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariak eta Maite Asensio BERRIAko kazetariak.

19:00etatik aurrera izango da, Martin Ugalde kultur parkean. Ekitaldiaren ostean, elkarrekin mokadutxo bat hartzeko tartea izango dugu.

 

Gonbidatuta zaudete.