Atzo igaro zen euskararen aldeko lasterketa parketik. Pozez eta emozioz bizi izan genituen Martin Ugalde barruko metroak. Horren aurretik, gosari girotua izan genuen, trikitilari, txalaparta eta Irrien Lagunak klubeko pertsonaiez lagundurik.

 

10:25ak pasatxo iritsi zen Korrika Andoain herritik Martin Ugalde atarira. BERRIAko langileen eskutik jaso zuten lekukoa parkearen izenean Isabel Godinez Soziolinguistika Klusterreko langileak eta Mikel Aiestaran Gaindegiko langileak. Emozioz egin genituen parke barruko metroak, eta Krupp enpresaraino eraman genuen lekukoa.

 

Hori baino lehenago, 09:15etik aurrera, gosari girotua izan genuen, trikitilari eta txalapartaz lagundurik. Horrez gain, Irrien Lagunak klubeko Tiritatxo eta Ane Pirata ere bertan izan genituen.

Martin Ugalde kultur parkeko langile eta eragileok gure alea ereiten dugu egunero euskalgintzaren eta herri honen euskalduntzearen alde. Mila esker atzokoan gurekin parte hartu zenuten guztioi! Ederra izan zen!

 

 

Parkeko langileok lekukoa hartu genuen unea

 

 

BERRIAk zuzenean eman zuen Korrika Andoaindik

 

 

Aiurri, eskualdeko tokiko hedabidearen argazki galeria.