Lantokitik haratago, bestelako ekimenetarako espazio diren guneen inguruko erreportajea osatu dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Besteak beste, kultur parkeko yoga saioak izan dira protagonista.

 

Astelehena goizeko 7:30ak. Zortzi laguneko taldea bildu da Martin Ugalde kultur parkean astea yoga ariketak eginez hasteko. Badira urte batzuk, parkeko enpresa baten ekimenez, yoga dinamikoko saioak egiteari ekin zitzaiola parkean, lantokian lan jardunetik haratago dauden bestelako ekimenak bultzatzeko helburuz.

 

Hain zuzen, filosofia horrek erakarrita, gaiaren inguruko erreportajea osatu du Oihane Yustos Euskadi irratiko Faktoria saioko kazetariak, eta tartean, yoga saioa lehen pertsonan bizi eta kontatu du.

 

Entzun