Mari Luz Esteban EHUko antropologo eta irakasleak azken boladan aztergai izan dituen euskal feminismoaren ezaugarri, eraldaketa eta erronkak xehatuko ditu Martin Ugalde Foroaren beste saio batean. Mugimenduaren argi-ilunak, emandako pausoak eta kezkak ezagutuko ditugu, Euskal Herriko feminismoan erreferentea den ikerlariaren eskutik.

Saioa zuzenean ikusi ahal izango da berria.eus webgunean.